sábado, 26 de enero de 2008

Astarbe Sagardotegia (Astigarraga)

Puntuazioa: 6,5 10etatik
Data: 2008/01/26 (larunbata)
Prezioa: 27 euro
Irekiera: urtarriletik iraila bitartean irekita
Zerbitzua:
bazkari eta afariak egunero
Telefonoa: 943 55 15 27
Helbidea: Mendiola baserria. Txoritokieta bidea, 13. 20.115 Astigarraga
Puntuazioa: 6,5/10


Astarbe Sagardotegia, Astigarraga map - Tagzania

Sagardotegia Astigarragan bertan dago, aldapatxo bat besterik ez da igo behar eta udaletxetik 2 minututan bertan zaude. Astarbe izena izan arren, baserriak "Mendiola" du izena, eta batzuek horrela ezagutzen dute. Lekua ez baduzue topatzen eta galdetu behar izanez gero, bi izenak kontutan hartu!

Detaile txiki txar bat izan zuten: asteartean hartu genuen larunbaterako erreserba, baina datuak ez omen zituzten ondo hartu eta erreserba ez zuten apuntatua... eskerrak jende gutxi zegoen eta lekua bazegoela, bestela a ze graziya!

Dekorazioa



Leku oso modernizatua daukate, gehiegi gure gustarako. Bagenekien berrituta zutela, baina hainbeste ez!! Sagardotegi bat baino, jatetxe bat zirudien, eta gainera horietakoak pabeloi batetik jatetxea ateratzen dutenak. Kolore moratuak, argi asko, lanparak nonahi, lurra "fashion", eta abar...




Kupelak


Kupeltegia jatetxe ondoan dute, 12 kupelekin, denak egurrezkoak. Horietatik soilik bat zegoen jarraian irekita, baina txotxeroak besteak erritmo onean irekitzen zituen. Sagardoa ez zegoen oso ondo, zapore eta txispa gabea, baina urtarrila izateko... okerragoak dastatu izan ditugu. Ah, eta lehen komentatu degun lur fashion hori, sagardo pixkat botata, oso irristakorra da! Karrerilla pixka bat hartuta metro pare bat irristatzen ematen zenituen!






Ogia


Ez zen sagardotegietako ogia tipikoa (Hernanin jartzen dutena bai dela goxua). Pixkat gogorra eta estua zen, baggetten antzekoa, baina gogorra.




Txorizoa edo aperitifa


Ez dute jartzen

Tortilla


Oso ona, aspaldi jan izan degun hoberena. Kriston razioa bi pertsonentzako, eta makailuzkoa bainao, onddoena zirudien, mundiala!



Makailua


Tortilla bezala, makailua kriston ona zegoen. Bi razio handi-handiak ziren, eta normalean botatzen dioten tipula frijitua oso-oso gozua zegoen. 10 bat emango nioke.



Txuleta


Ah, dena ezin da perfektua izan!! Hemen kale egin zuten, nahiko txuleta txiki eta ziztrina atera baitzuguten. Benetako txuleta on bat izateko, mantekilla bezala desegin behar da ahoan... baina atera zigutena pixkat gogorra zegoen, entrekot potolo bat zirudien... txuletetaz dakienak jakingo du ikusten hau ez dela benetazko txule-txuleta:







Postrea


Gazta ez zen idiazabal, baina txarra ez zen. Intxaurrak eta irasagarra normalak ziren.



Puntuazio orokorra


6,5 10etatik