martes, 10 de junio de 2008

Donosti Sagardotegia (Errenteria)

Data: 2008/06/09 (ostirala)
Prezioa: 24 euro
Irekiera: urte osoan irekita. Sagardoa botilan.
Zerbitzua: bazkariak eta afariak astean zehar. Asteburutan afariak bakarrik.
Telefonoa: 943 526 041
Helbidea: Zamalbide kalea 8. Errenteria
Puntuazioa: 7/10



Donosti Sagardotegia, Errenteria map

Donosti Sagardotegia (edo "Jokinena", beste batzuek ezagutzen duten moduan) ez da jatorrizko sagardotegi tipiko horietakoa, hau da, ez du sagardoa ekoizten eta "patapalozko sagardotegien" atalean sartu beharko genuko.

Hala ere, nahiko "kasta" da eta sagardoa kupeletan izan ezik, ez dago alde handirik benetako sagardotegi batekin alderatuz gero: lekua garajea da (bai, garaje bat), kartarik ez dago (menua zerbitzariak kontatzen dizu) eta janaria kategorikoa da.


Lekua

Lehen esan dugun bezala, garaje bat zen, eta oraindik atea ikusten da. Jantokia oso txikia da, 40-50 lagunentzako, eta dekorazioa nahiko "errustikoa" daukate, benetako sagardotegi batekoa imitatuz.








Kupelak

Hiru kupel txiki dituzte, benetako kupelak, baina ez dut uste bertan sagardoa ekoizten dutenik.


Guri sagardoa botilatan atera ziguten, Petritegi etxekoa (nahiko ondo zegoen)


Ogia

Nahiko normala, edozein okindegitan aurkitu daitekeena.



Txorizoa edo aperitifa

Gure kasuan urdaiazpiko platerkada ederra atera ziguten, baina ez diote edonori ateratzen. Jabearen ezagun batzuekin joan ginen, eta horregatik hain eskuzabal izan ziren (asko eskertu genion, ederra zegoen)



Tortilla

Kriston tortilla puska atera ziguten lau lagunentzako, oso lodia. Zaporez oso goxua zegoen, agian bazkariko hoberena izan zen.




Makailua

Honetan ere makailu dezente atera ziguten, asko ez esateagatik. Zapore apur bat falta zitzaion, eta agian zati batzuk pixkat gatzatuak zeuden (beste batzuk ez), baina orokorrean oso ondo zegoen. Berakatz zati frijituak zituen, baina nahiko gogorrak zeuden.




Txuleta

Bi txuleta atera zizkiguten (4 lagunentzako), tamaina ertainekoak. Lizeagan atera zigutenaren oso-oso antzekoa zen, hau da, txuleta bat txuleta izateko gutxienez horrelakoa izan beharko litzateke. Zati batzuetan, batez ere albotan, oso ondo zegoen, baina erdialdean zaporea galtzen zuen. Bi txuletak oso antzekoak ziren, bai tamainaz eta baita erre puntuan ere.






Postrea

Tipikoa jarri ziguten, intxaurrak, gazta eta irasagarra. Gazta Idiazabal zen, nahiko ondua eta zaporetsua. Bukatzeko, likor batzuk eta kafea.



2 comentarios:

subi1314 dijo...

Estuvimos el vierenes 8 a cenar, fue excelente, recomendable y seguro que vuelvo

Anónimo dijo...

Zenbat balio menú osorik Lau pertsonentzat?