sábado, 22 de marzo de 2008

Lizeaga Sagardotegia (Astigarraga)

Data: 2008/03/22 (larunbata)
Prezioa: 25 euro
Irekiera: urtarriletik apirila bukaera arte, eta udaran, sagardotegi menua eta sagardoa botilan.
Zerbitzua: bazkariak eta afariak egunero.
Telefonoa: 943 468 290
Helbidea: Garziategi Baserria, Astigarraga
Puntuazioa: 7,5/10




Lizeaga Sagardotegia (Astigarraga) map

Sagardotegia Gartziategi ondoan dago (lehengusuak omen dira) eta Astigarragatik oinez 5 minututan iristen da. Aste santua izateko oso jende gutxi zegoen, eta zeudenak, gainera, kanpotarrak eta nahiko pijoak. Ez dakit horregatik zerbitzariek gu hobeto tratatu gintuzten ala ez, besteei baino janari gehiago atera eta prezioa oso merkean kobratu zigutelako.




Lekua

Lehen bi zatitan bananduta zuten, eta upeltegi batetik bestera joateko kanpoaldetik atera behar zenuen. Orain, tunel bat egin dute eta bi tokiak batu egin dituzte. Nahiko moderno utzi dute, baina eszentrikotasunik gabe (ez Astarben bezalaxe), eta polita geratu zaie.




Hasierako upeltegi eta jantokia ez dute ikutu, eta beti bezala mantendu dute, oso "kasta", dena egurrez, eta harriarekin. Oso dekorario polita dute, benetako sagardotegietakoa...






Kupelak

Lehenengo upeltegian 6 kupel dituzte, baina horietako bi ez dituzte irekitzen. Benetako txotxekin dute itxia (ikusten dugun bigarren aldia da, Zapian eta gero). Kupel batean "excelente" zuten idatzita, baina besterik gabe zegoen. Egia esanda, pixkat epel bazegoen.





Beste aldean, bigarren upeltegian, 15 kupel zituzten (5-6 ireki zizkiguten). Sagardoa askoz freskoago zegoen, eta zaporea ere hobea zen. Ez zen aparteko sagardoa, baina, tira, ondo zegoen, aurtengoaren parekoa.






Ogia

Astigarragako betiko ogia zen (Astigarragako okindegi berean erosten al dute sagardotegi guztiek ogia?), ondo zegoen, baina ez da Hernanikoa bezain goxua.



Txorizoa edo aperitifa

Bai, txorizo egosia jarri ziguten!! Oso gosua zegoen, eta lehenengo txotxak egiteko oso ondo sartzen zen.



Tortilla

Oso goxua zegoen. Tamainaz handia, bi pertsonentzako kantitate majoa zen. Makailua asko nabaritzen zen, dezente zeukan.



Makailua

Honetan ere, kantitate oso handia jarri ziguten (3 zati bi pertsonentzako), eta gainera goxua zegoen. Piperrak pixkat egingabeak ziren, eta tipularik ez zeukan, baina arraina ona zegoen.




Txuleta

Txuleta batek izan beharko lukeen gutxieneko kalitatea hauxe zen. Goxua zegoen, agian pixkat eginegi, baina haragia oso ona zen eta hori zaporean nabaritzen zen. Ez da inoiz jan dugun txuletarik hoberena, baina aurten probatu ditugun asko baino hobeto zegoen.






Postrea

Gazta, intxaurrak eta irasagarraz aparte, tejak eta zigarrilloak!! Detaile hori izateaz gain, bina teja eta bina zigarrillo atera ziguten, besteei bana ateratzen zizkiotenean!! Gaztak Idiazabal zirudien, behintzat oso goxua zegoen. Intxaurrak eta irasagarra normalak, beti bezala.





Puntuazio orokorra


7,5 10etik

No hay comentarios: