Prezioa: 29 euro
Irekiera: urtarriletik apirila bukaera arte.
Zerbitzua: afariak egunero, larunbat eta igandetan izan ezik.
Telefonoa: 943 33 00 33
Helbidea: Errekalde Etxea, Kale Nagusia, Astigarraga
Puntuazioa: 6/10
Zapiain Sagardotegia, Astigarraga map
Sagardotegia Astigarragan bertan dago, Kale Nagusian. Nahiko "purista" dira, hau da, tradizioak mantentzen saiatzen dira: asteburutan ez dute irekitzen, nahiko zorrotzak dira ordutegi eta denboraldiaren datekin, eta kupelak benetako txotxekin ixten dituzte... pasatzen al dira? Bakoitzak erantzun dezala...
Lekua
Nahiko txikia da, 80-100 pertsonentzako, eta zutik egoteko prestatua dute dena. Mahaiak oso altuak dira, zutik jateko oso aproposak (azpian txamarrak gordetzeko tokia badute), baina noski, eseri nahi duenak sagardotegi honetan ezin du. Dekorazioa ondo dago, nahiko klasikoa da, egurra eta porlanarekin.
Kupelak
Upeltegia aparte dago, alboko pabilioi batean, eta eskailera batzuk jaitsi behar dira. Guztira 22 kupel dituzte, denak nahiko handiak (20.000 litro ingurukoak), eta benetako txotxekin ixten dituzte (lehenengo aldia horrela ikusten dugula).Txotxeroak jarraian irekitzen zituen kupelak, baina sagardoa oso normala zen, zapore handirik gabe. Txarra ez zegoen, baina ondo ere ez.
Ogia
Astigarragako ogi normala atera ziguten, ondo zegoen, baina ez da Hernanikoa bezain goxua.Txorizoa edo aperitifa
Ez dute jartzen.Tortilla
Oso goxua!! Ba genekien Zapiaingo tortillak fama handia zuela, eta bai, oso ondo dago. Hala ere, Astarben jarri zigutena ere oso goxua zegoen, agian goxuago.Makailua
Bi pertsonentzako 4 zati jarri zizkiguten, hau da, kantitatez nahiko ondo. Goxua zegoen, baina makailu hobeak jan izan ditugu.Txuleta
Hemen kale egin zuten. 600 gramotako txuleta zen (txiki-txikia) eta oso egina. Haragia ona zen (hezur ondoan, haragia gordinik zegoen tokian, zaporea oso ona zen), baina hain egina atera ziguten zaporea guztiz galtzen zuen.Postrea
Gazta eta intxaurrak bakarrik ateratzen dituzte (irasagarrik ez). Gazta idiazabal zen, oso goxua, eta intxaurrak normalak.Faktura
Puntuazio orokorra
6 10etik
No hay comentarios:
Publicar un comentario