sábado, 22 de marzo de 2008

Lizeaga Sagardotegia (Astigarraga)

Data: 2008/03/22 (larunbata)
Prezioa: 25 euro
Irekiera: urtarriletik apirila bukaera arte, eta udaran, sagardotegi menua eta sagardoa botilan.
Zerbitzua: bazkariak eta afariak egunero.
Telefonoa: 943 468 290
Helbidea: Garziategi Baserria, Astigarraga
Puntuazioa: 7,5/10




Lizeaga Sagardotegia (Astigarraga) map

Sagardotegia Gartziategi ondoan dago (lehengusuak omen dira) eta Astigarragatik oinez 5 minututan iristen da. Aste santua izateko oso jende gutxi zegoen, eta zeudenak, gainera, kanpotarrak eta nahiko pijoak. Ez dakit horregatik zerbitzariek gu hobeto tratatu gintuzten ala ez, besteei baino janari gehiago atera eta prezioa oso merkean kobratu zigutelako.




Lekua

Lehen bi zatitan bananduta zuten, eta upeltegi batetik bestera joateko kanpoaldetik atera behar zenuen. Orain, tunel bat egin dute eta bi tokiak batu egin dituzte. Nahiko moderno utzi dute, baina eszentrikotasunik gabe (ez Astarben bezalaxe), eta polita geratu zaie.




Hasierako upeltegi eta jantokia ez dute ikutu, eta beti bezala mantendu dute, oso "kasta", dena egurrez, eta harriarekin. Oso dekorario polita dute, benetako sagardotegietakoa...






Kupelak

Lehenengo upeltegian 6 kupel dituzte, baina horietako bi ez dituzte irekitzen. Benetako txotxekin dute itxia (ikusten dugun bigarren aldia da, Zapian eta gero). Kupel batean "excelente" zuten idatzita, baina besterik gabe zegoen. Egia esanda, pixkat epel bazegoen.





Beste aldean, bigarren upeltegian, 15 kupel zituzten (5-6 ireki zizkiguten). Sagardoa askoz freskoago zegoen, eta zaporea ere hobea zen. Ez zen aparteko sagardoa, baina, tira, ondo zegoen, aurtengoaren parekoa.






Ogia

Astigarragako betiko ogia zen (Astigarragako okindegi berean erosten al dute sagardotegi guztiek ogia?), ondo zegoen, baina ez da Hernanikoa bezain goxua.



Txorizoa edo aperitifa

Bai, txorizo egosia jarri ziguten!! Oso gosua zegoen, eta lehenengo txotxak egiteko oso ondo sartzen zen.



Tortilla

Oso goxua zegoen. Tamainaz handia, bi pertsonentzako kantitate majoa zen. Makailua asko nabaritzen zen, dezente zeukan.



Makailua

Honetan ere, kantitate oso handia jarri ziguten (3 zati bi pertsonentzako), eta gainera goxua zegoen. Piperrak pixkat egingabeak ziren, eta tipularik ez zeukan, baina arraina ona zegoen.




Txuleta

Txuleta batek izan beharko lukeen gutxieneko kalitatea hauxe zen. Goxua zegoen, agian pixkat eginegi, baina haragia oso ona zen eta hori zaporean nabaritzen zen. Ez da inoiz jan dugun txuletarik hoberena, baina aurten probatu ditugun asko baino hobeto zegoen.






Postrea

Gazta, intxaurrak eta irasagarraz aparte, tejak eta zigarrilloak!! Detaile hori izateaz gain, bina teja eta bina zigarrillo atera ziguten, besteei bana ateratzen zizkiotenean!! Gaztak Idiazabal zirudien, behintzat oso goxua zegoen. Intxaurrak eta irasagarra normalak, beti bezala.





Puntuazio orokorra


7,5 10etik

miércoles, 12 de marzo de 2008

Zapiain Sagardotegia (Astigarraga)

Data: 2008/03/12 (asteazkena)
Prezioa: 29 euro
Irekiera: urtarriletik apirila bukaera arte.
Zerbitzua: afariak egunero, larunbat eta igandetan izan ezik.
Telefonoa: 943 33 00 33
Helbidea: Errekalde Etxea, Kale Nagusia, Astigarraga
Puntuazioa: 6/10



Zapiain Sagardotegia, Astigarraga map

Sagardotegia Astigarragan bertan dago, Kale Nagusian. Nahiko "purista" dira, hau da, tradizioak mantentzen saiatzen dira: asteburutan ez dute irekitzen, nahiko zorrotzak dira ordutegi eta denboraldiaren datekin, eta kupelak benetako txotxekin ixten dituzte... pasatzen al dira? Bakoitzak erantzun dezala...



Lekua


Nahiko txikia da, 80-100 pertsonentzako, eta zutik egoteko prestatua dute dena. Mahaiak oso altuak dira, zutik jateko oso aproposak (azpian txamarrak gordetzeko tokia badute), baina noski, eseri nahi duenak sagardotegi honetan ezin du. Dekorazioa ondo dago, nahiko klasikoa da, egurra eta porlanarekin.


Kupelak

Upeltegia aparte dago, alboko pabilioi batean, eta eskailera batzuk jaitsi behar dira. Guztira 22 kupel dituzte, denak nahiko handiak (20.000 litro ingurukoak), eta benetako txotxekin ixten dituzte (lehenengo aldia horrela ikusten dugula).



Txotxeroak jarraian irekitzen zituen kupelak, baina sagardoa oso normala zen, zapore handirik gabe. Txarra ez zegoen, baina ondo ere ez.



Ogia

Astigarragako ogi normala atera ziguten, ondo zegoen, baina ez da Hernanikoa bezain goxua.


Txorizoa edo aperitifa

Ez dute jartzen.

Tortilla

Oso goxua!! Ba genekien Zapiaingo tortillak fama handia zuela, eta bai, oso ondo dago. Hala ere, Astarben jarri zigutena ere oso goxua zegoen, agian goxuago.



Makailua

Bi pertsonentzako 4 zati jarri zizkiguten, hau da, kantitatez nahiko ondo. Goxua zegoen, baina makailu hobeak jan izan ditugu.


Txuleta

Hemen kale egin zuten. 600 gramotako txuleta zen (txiki-txikia) eta oso egina. Haragia ona zen (hezur ondoan, haragia gordinik zegoen tokian, zaporea oso ona zen), baina hain egina atera ziguten zaporea guztiz galtzen zuen.







Postrea

Gazta eta intxaurrak bakarrik ateratzen dituzte (irasagarrik ez). Gazta idiazabal zen, oso goxua, eta intxaurrak normalak.




Faktura



Puntuazio orokorra


6 10etik

sábado, 1 de marzo de 2008

Goiko Lastola Sagardotegia (Hernani)

Data: 2008/03/01 (larunbata)
Prezioa: 29 euro
Irekiera: urtarriletik apirila bukaera arte.
Zerbitzua: ostegunetik igandera irekita. Asteburu eguerditan ere irekita.
Telefonoa: 943 55 32 72
Helbidea: Lastaola Baserria, Ereñozu Auzoa 89, Hernani
Puntuazioa: 8,5/10


Goiko Lastola Sagardotegia, Hernani map - Tagzania

Sagardotegia Hernanitik nahiko urrun dago, 3 bat kilometrotara, Osiñaga auzoa pasa eta gero (Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi sagardotegiak pasa eta dezentera dago Goiko Lastola). Hernaniko Udalak autobusa jartzen du haraino, bai ostiral bai larunbatetan.

Aspalditik joan nahi genuen Goiko Lastolara, baina hain urrun egonda, ez zen batere erraza. Azkenean, aurten, autobusarekin, bisitatu dugu eta oso-oso ondo dago.


Lekua


Txikia da, baina xarmaz beterik. Oso dekorazio polita dauka, ikutu "errustikoa"rekin, alegia. Zutabeak eta sapaia egurrezkoak ditu, eta kupelak ere oso autentikoak dira, txiki-txikiak eta zaharrak (inosidable baten bat kenduta).







Kupelak


Kupelak mahien ondoan daude, baina nolabait pixkat aparte badaude, arkupetxo edo ate zabal bat dagoelako bi zonaldeak banatzeko. Egurrezko 7 (horietako bat hutsik) eta inosidable 2 zeuden. Egurrezko guztiak irekita zeuden, baina inosidableetatik bakarrik bat zuten zabalik. Txotxerorik ez zegoen, eta beraz, beste bi inosidableak ez zituzten ireki.

Sagardoa oso arrunta zen, zapore eta txispa gabekoa. Gainera, kupel guztiek oso zapore antzekoa zuten.





Ogia


Nahiko goxua, baina ez zen Hernaniko ogi tipikoa. Hala ere ondo zegoen.

Txorizoa edo aperitifa


Bai!! Jartzen dute, txorizo mutur bana! Eta oso goxua gainera.




Tortilla


Ez nuke esango txarra zegoenik, baina bai oso makailu gutxi zeukala. Zaporez normala zegoen, eta gutxi eginda zegoen, bazirudien tortilla frantsesa arrunta.




Makailua


Goxua zegoen, eta kantitate nahiko handia jarri ziguten. Piper eta tipula gutxi jarri zuten, baina orokorrean zapore oso goxua zeukan.


Txuleta


Aspaldi ez nuen halako txuleta bat jaten!!! Mundiala!! Talde handi bat ginen eta 5 txuleta atera zizkiguten, zein baino zein goxuago... oso haragi xamurra, zaporetsua, bigun-biguna (hau da, "mantekilla", neri gustatzen zaizkidan bezalaxe)... ez dakit Tolosako "Casa Julian"-eko txuletak nolakoak izango diren, baina Goiko Lastolakoak maila berean daude ziurrenik. Benetan, sagardotegi honek bisita merezi du haragiarengatik, apartekoa da.





Postrea


Gazta, irasagarra eta intxaurrak aparte, tejak eta zigarriloak ateratzen dituzte!! (eskuzabalak dira gero!!) Gainera, tejak eta zigorrilloek etxekoak ziruditen, behintzat "Ezeiza" edo horietako markakoak ez ziruditen.

Gazta oso goxua zegoen, baina ez dakit Idiazabal zen ala ez. Aparte, intxaur asko atera zizkiguten... erdia baino gehiago utzi genuen!!

Ah, eta kafea eta kopak ere ateratzen dituzte, detaile bat da.




Puntuazio orokorra


8,5 10etik