sábado, 2 de febrero de 2008

Elorrabi Sagardotegia (Hernani)

Data: 2008/02/02 (larunbata)
Prezioa: 28 euro
Irekiera: urtarril erdialdetik udara bitartean
Zerbitzua: bazkari eta afariak egunero. Itxita igande gaua eta astelehen eguerdia.
Telefonoa: 943 33 69 90
Helbidea: Elorrabi Baserria. Osiñaga auzoa. 20.128 Hernani
Puntuazioa: 8/10


Elorrabi Sagardotegia, Hernani map - Tagzania

Sagardotegia nahiko galduta dago, Osiñaga auzo bukaeran, baina autobusak daudenez, ez dago arazo handirik hara iristeko. Hala ere, bitan izan gera, eta bigarren honetan ere oso jende gutxi zegoen. Sagardotegia ez dago gaizki, baina ez dakigu zergatik arrakasta gutxi daukan... errebindikatu dezagun Elorrabi!!

Lekua


Nahiko autentikoa da, baserri mitiko horietakoa, batez ere atzeko aldea ikusten badezute: desguaze bat ematen du, dena txatarraz beterik...

Hau da atzekaldeko desguazea:



Badauka bere xarma, eta jantokia autentikoa da (hotza, zikina eta hormigoizkoa). Gainera hango zerbitzaria nahiko monster familiarena da.

Kupelak


Jantokian bertan egurrezko 4 kupel eta 3-4 inosidable dauzkate. Egurrezkoetatik 3 jarraian irekita zeuden, eta txoteroak noizbehinka besteak irekitzen zituen. Oso sagardo ona zen otsail hasieran izateko, oso suabe eta zaporetsua ere. Bazkaltzen bukatu genuenean atzekaldera eraman gintuzten (desguazera) eta han beste kupel batzuk bazeuzkaten, fibra-bidriozkoak. Hango sagardoa ere oso goxua.




Ogia


Ah, Hernaniko ogia!! Hori gutizia! Oso goxua zegoen. Ez dakit zein okindegin egingo duten, baina mundiala dago.




Txorizoa edo aperitifa


Ez dute jartzen


Tortilla


Nahiko eskasa zen, bost pertsonentzako horrelako tortilla bat oso eskasa zen. Hala ere, goxua zegoen, baina oso tortilla "klasikoa" zen, hau da, makailuzkoa eta punto.





Makailua


Tortilla ez bezala, razioa pixkat handixeagoa ba zen (razio bakarra atera ziguten), baina pixkat gatzatua bazegoen. Hala ere, neri gustatu zitzaidan, baina "mahaikideei" ez hainbeste. Gatzaren kontua gero ulertu genuen ikusita non izaten zituzten makailuak (inosidable baten barruan)



Hemen gordetzen zuten makailua... ay ay ay...



Txuleta


3 txuleta atera zizkiguten, eta hirurak oso onak. Haragia oso samurra eta beltz-beltza zegoen, benetako txuletak bezala. Txuleta bakoitzeko 19 euro kobratu zizkiguten, baina merezi du.










Postrea


Nahiko normala. Gazta ere ez zen idiazabal, baina gaizki ez zegoen.



Puntuazio orokorra


8 10etatik

3 comentarios:

gipuzkoako@sagardotegiak.com dijo...

Hemen agertzen den telefonoa ez da Hernaniko Elorrabi sagardotegikoa, Astigarragako Astarbe sagardotegikoa da.
Elorrabiko telefonoa da: 943 336990
Zuzendu lehenbailehen mesedez.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Anónimo dijo...

Egina, telefonoa aldetu degu, Mila esker datuarengatik

Anónimo dijo...

haurten berritu egin dute sagardotegia eta taberna ere jarri dute kafetxoa hartzeko afaldu ondoren.sagardoa ona dago, dena gipuzkoako sagarrarekin egina beraien esanetan, zeren produkzioa murritzagoa dute ta ez dute kanpoko sagarra behar.haragia primerakoa, ondo egina.
oso ongi egon ginen, ta hernanitik herriko autobusean badago joaterik.