sábado, 16 de febrero de 2008

Rufino Sagardotegia (Hernani)

Data: 2008/02/16 (larunbata)
Prezioa: 25 euro
Irekiera: otsailaren hasieratik martxoaren bukaera arte
Zerbitzua: afariak egunero. Igande eta astelehena itxita
Telefonoa: 943 55 27 39
Helbidea: Akarregi Baserria. 20.120 Hernani
Puntuazioa: 5/10



Rufino Sagardotegia, Hernani map - Tagzania


Sagardotegia Hernanitik oso gertu dago, eta oinez 5-10 minututan iritsi daiteke. Kanpotik nahiko "kasta" dirudi eta aspalditik joan nahi genuen, baina bakarrik bi hilabetez irekita daukate eta beste urtetan ezin izan gera joan. Behingoz lortu dugu!

Prezioen zerrenda





Lekua



Barrutik nahiko berrituta daukate, baina ez da moderno-moderno horietakoa. Lurrean azulejo nahiko itsusiak eta sabaian fluoreszente dezente dauzkate, baina bere xarma badauka "mitiko" itxura ematen diolako.






Kupelak



Kupelak jantokitik aparte daude, beste txoko batean. 9 inosidable daude eta lauzpabost egurrezkoak. Kupel guztiak itxita zeuden, baina eskatuz gero txotxeroak irekitzen dizkizu. Nahiko sagardo arrunta zen, eta kupel guztiek zapore bera zeukaten, nahiko zapore gutxikoa.




Kupeltegia nahiko bitxia da, pabiloi moduko zonalde bat da, baina berez lehen kalea zen eta pabiloia lehengo baserrira itsatsi dute.





Ogia



Hernaniko ogia, beti-betiko, oso goxua.


Txorizoa edo aperitifa


Ez dute jartzen

Tortilla


Oso txikia jarri ziguten, baina goxua zegoen. Plater txiki-txiki batean atera ziguten, eta argazkian ikusten denez, 2 pertsonentzako nahiko eskasa zen.



Makailua



Oso itxura ona zeukan, eta testura ere kristona zen, baina... zapore gutxi zuen. Ez dakit zergatik, baina itxura eta zaporea ez zetorren bat. Piperrak goxuak zeuden, baina ez zioten makailuari falta zitzaion zaporea ematen. Behintzat errazioa nahiko handia zen.




Txuleta



Zero patatero. Aspaldi ez degu hain txuleta txarra jan. Beno, txuleta deitzea ere ez nuke esango... entrekot potolo eta oso egina zirudien. Gainera, txikia zen!!







Postrea



Ondo zegoen, nahiko errazio handia zen eta, behintzat, gazta Idiazabal zen.






Intxaur dezente ateratzen dituzte eta azkenean batzuk utzi behar izan genituen eta guzti. Hala ere, jan genituenen oskolak linean jarrita, asko dira, eh!!



Puntuazio orokorra



5 10etik

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Kritika lotsagarria iruditzen zait. Ni egon nintzenean sagardoak onak iruditu zitzaizkidan beste sagardotegi askotakoekin konparatuz.

Tortila eta bakailua soberan jan genuen eta txuleta nahiko ona zen samurra eta zaporekoa. Ogia bikaina hori bai eta postrea ere oso ona, nahiz eta ez zen idiazabalekoa!!

Gainera merke atera zitzaigun.(23euro)

. dijo...

kritika lotsagarria da! ez duzue ideiarik zer den sagardo on bat eta afarieder eta goxo bat jateaz. Dena primerakoa da eta lekua tradizionala etapolita da!