domingo, 13 de abril de 2008

Petritegi Sagardotegia (Astigarraga)

Data: 2008/04/13 (igandea)
Prezioa: 25 euro
Irekiera: urte osoan irekita. Sagardoa txotxean urte osoan.
Zerbitzua: afariak egunero, igandeak izan ezik. Bazkariak larunbata eta igandetan.
Telefonoa: 943 457 188
Helbidea: Petritegi bidea. Petritegi baserria. 20.115 Astigarraga
Puntuazioa: 6/10



Petritegi Sagardotegia (Astigarraga) map

Duela urte batzuk, Petritegi "sagardotegien meka" bazen ere, gaur egun "parke tematikoa" ematen du... tradizioa dezente galdu dute, gabatxoak, umeak, turistak, eta abarretaz beterik dago, eta sagardotegietako kutsu gutxi gelditzen zaio.

Lekua

Oso berrituta dago, baina dekorazio "rustikoarekin" apaindu dute eta nahiko ondo geratu zaie. Bi jantoki nagusi dituzte, eta aparte beste pare bat txikiagoak. Bankuak dauzkate, beraz ez dago zutik jaterik.




Kupelak

Upeltegia pabiloi moduko beste sala batean dute, beste tenperatura batean, askozaz freskoagoa. 20 bat kupel dituzte, 11-12.000 litrotakoak. Aparte, horrelako beste sala bat dute, baina hori ez dute normalean irekitzen.




Sagardoa oso ondo zegoen, batez ere tenperatura oso onean zegoelako (fresko-freskoa). Aurten Elorrabin ere oso sagardo goxua zeukaten, eta Petritegikoa antzekoa zen.

Ogia

Astigarragako ogi tipikoa, normala.



Txorizoa edo aperitifa

Bai, txorizo egosi bina jartzen dituzte, oso goxua.



Tortilla

Oso goxua, eta kantitaze asko atera ziguten! Nahiko likidoa, zapore askorekin, eta 5 pertsonentzako 2 tortilla handi atera zizkiguten.




Makailua

Bazkariko hoberena izan zen, dudarik gabe! Piperrak eta tipula oso zapore ona ematen zizkioten makailuari. Gainera, tortillarekin bezala, kantitate handia atera ziguten.



Txuleta


Hemen kale egin zuten, atera zizkiguten bi txuletak oso arruntak zirelako. Haragia ez zen oso ona eta gainera eginegi atera ziguten... kolore arrosa zuen txuletak, eta ez gorria!!




Postrea

Betikoa, gehi tejak eta zigarrilloak. Gazta eta irasagarra oso goxua zegoen.






Puntuazio orokorra


6 10etik

No hay comentarios: