sábado, 1 de marzo de 2008

Goiko Lastola Sagardotegia (Hernani)

Data: 2008/03/01 (larunbata)
Prezioa: 29 euro
Irekiera: urtarriletik apirila bukaera arte.
Zerbitzua: ostegunetik igandera irekita. Asteburu eguerditan ere irekita.
Telefonoa: 943 55 32 72
Helbidea: Lastaola Baserria, Ereñozu Auzoa 89, Hernani
Puntuazioa: 8,5/10


Goiko Lastola Sagardotegia, Hernani map - Tagzania

Sagardotegia Hernanitik nahiko urrun dago, 3 bat kilometrotara, Osiñaga auzoa pasa eta gero (Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi sagardotegiak pasa eta dezentera dago Goiko Lastola). Hernaniko Udalak autobusa jartzen du haraino, bai ostiral bai larunbatetan.

Aspalditik joan nahi genuen Goiko Lastolara, baina hain urrun egonda, ez zen batere erraza. Azkenean, aurten, autobusarekin, bisitatu dugu eta oso-oso ondo dago.


Lekua


Txikia da, baina xarmaz beterik. Oso dekorazio polita dauka, ikutu "errustikoa"rekin, alegia. Zutabeak eta sapaia egurrezkoak ditu, eta kupelak ere oso autentikoak dira, txiki-txikiak eta zaharrak (inosidable baten bat kenduta).







Kupelak


Kupelak mahien ondoan daude, baina nolabait pixkat aparte badaude, arkupetxo edo ate zabal bat dagoelako bi zonaldeak banatzeko. Egurrezko 7 (horietako bat hutsik) eta inosidable 2 zeuden. Egurrezko guztiak irekita zeuden, baina inosidableetatik bakarrik bat zuten zabalik. Txotxerorik ez zegoen, eta beraz, beste bi inosidableak ez zituzten ireki.

Sagardoa oso arrunta zen, zapore eta txispa gabekoa. Gainera, kupel guztiek oso zapore antzekoa zuten.





Ogia


Nahiko goxua, baina ez zen Hernaniko ogi tipikoa. Hala ere ondo zegoen.

Txorizoa edo aperitifa


Bai!! Jartzen dute, txorizo mutur bana! Eta oso goxua gainera.




Tortilla


Ez nuke esango txarra zegoenik, baina bai oso makailu gutxi zeukala. Zaporez normala zegoen, eta gutxi eginda zegoen, bazirudien tortilla frantsesa arrunta.




Makailua


Goxua zegoen, eta kantitate nahiko handia jarri ziguten. Piper eta tipula gutxi jarri zuten, baina orokorrean zapore oso goxua zeukan.


Txuleta


Aspaldi ez nuen halako txuleta bat jaten!!! Mundiala!! Talde handi bat ginen eta 5 txuleta atera zizkiguten, zein baino zein goxuago... oso haragi xamurra, zaporetsua, bigun-biguna (hau da, "mantekilla", neri gustatzen zaizkidan bezalaxe)... ez dakit Tolosako "Casa Julian"-eko txuletak nolakoak izango diren, baina Goiko Lastolakoak maila berean daude ziurrenik. Benetan, sagardotegi honek bisita merezi du haragiarengatik, apartekoa da.





Postrea


Gazta, irasagarra eta intxaurrak aparte, tejak eta zigarriloak ateratzen dituzte!! (eskuzabalak dira gero!!) Gainera, tejak eta zigorrilloek etxekoak ziruditen, behintzat "Ezeiza" edo horietako markakoak ez ziruditen.

Gazta oso goxua zegoen, baina ez dakit Idiazabal zen ala ez. Aparte, intxaur asko atera zizkiguten... erdia baino gehiago utzi genuen!!

Ah, eta kafea eta kopak ere ateratzen dituzte, detaile bat da.




Puntuazio orokorra


8,5 10etik

1 comentario:

Anónimo dijo...

Joan den urtean oso ondo jan genuen!!! Gazta earra zeon ta txuleta MUNDIALA!!!