sábado, 29 de marzo de 2008

Gartziategi Sagardotegia (Astigarraga)

Data: 2008/03/29 (larunbata)
Prezioa: 25 euro
Irekiera: urtarriletik apirila bukaera arte.
Zerbitzua: afariak egunero. Bazkariak larunbata eta igandetan. Igande gaua itxita.
Telefonoa: 943 469 674
Helbidea: Gartziategi baserria. Donostia-Astigarraga bidea 5 km. 20.115 Astigarraga
Puntuazioa: 8/10




Gartziategi Sagardotegia (Astigarraga) map

Sagardotegia Lizeaga ondoan dago (lehengusuak edo omen dira). Oso sagardotegi zaharra eta "historikoa" omen da, XVI mendetik sagardogintzan aritzen baitira. Normalean oso giro ona izaten da bertan, jende gazte asko doalako, eta honetan ere hala izan da.

Lekua

Hiru jantoki ezberdin dituzte, denak zutik egotekoak, baina nahiko elkartua dago dena eta ez du ematen bananduta dagoenik. Orain beste jantoki bat ireki dute, eskubiko aldean, eta han kupel bat paratu dute. Dekorazioa nahiko autentikoa da, egurra eta harriekin.


Kupelak

Egurrezko hamar bat dituzte, eta kanpoaldean beste lauzpabost inosidableak. Orokorrean nahiko sagardo fina zen, batez ere inosidableena, fresko-fresko zegoen eta. Aurtengo batez besteko sagardoarekin alderatuta, Gartziategikoa oso ondo zegoen.






Ogia

Nahiko ogi "rustikoa" zen. Ez zen Astigarragan normalean jartzen dutena (ez zaigu asko gustatzen) baina ogi hau bai, oso goxua zegoen.


Txorizoa edo aperitifa

Ez dute jartzen

Tortilla

Oso tamainu handikoak jarri zizkiguten... gainera, oso ona zeuden, makailu eta tipul dezenterekin, eta oso zapore goxuarekin.



Makailua

Honetan ere oso plater handia atera ziguten, kristona! Oso makailu goxua zen, ez Astarbekoa bezalakoa, baina hala ere oso ona. Tipula eta piperrak kategoriakoak ziren!!


Txuleta

17 lagunentzako 7 txuleta atera zizkiguten, hasieran 5 eta gero beste 2. Hasierako bostak oso onak ziren, Goiko Lastolaren parekoak: oso haragi ona, samurra (mantekilla bezalakoa)... nahiz eta egin gabe egon, ia odolik ez zuen ateratzen (haragi onaren seinale)







Postrea

Betikoa, hau da, irasagarra, intxaurra eta gazta. Gazta Idiazabal zen (bekaldean zigilua ikusten da). Zaporez nahiko arrunta zegoen postrea, ez zegoen ezer berezirik.





Faktura




Puntuazio orokorra


8 10etik

1 comentario:

Anónimo dijo...

Asteburuan sagardotegi batera joango gara eta balio handikoak izan dira zure iritziak. Zure aurtengo iradokizunen zain gaude. Txooooooootxxxxxxx!